Joan eduki nagusira

Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatea

"Talde kooperatiboan egindako praktiketan berrikuntza-proiektuetan parte hartzeko aukera izan dut. Gainera, kooperatiba bat nolakoa den ikasi dut, haren kudeaketa demokratikoa ezagutu dut, bai eta erakunde-mota horiek zer balio dituzten ere. Esperientzia aberasgarria lan arloan eta arlo pertsonalean"


Alexandra Tomlinson

Graduko curriculum-praktikak

 

Curriculum-praktikak titulazioaren ikasketa-planean txertatutako jarduera akademiko gisa eratzen dira. Eskuratutako gaitasunak lan-ingurunean aplikatzen laguntzea da haien helburua. Azken finean, beste irakasgai bat dira eta, beraz, Fakultateko Praktiken Batzordeak onartutako kalitate-irizpide batzuk bete behar dituzte, eta ikastegiko irakasleek gainbegiratu eta ebaluatu egin behar dituzte. Hori dela eta, programa honetan ezin da edozein enpresa edo praktika sartu; Fakultateak behar bezala onartutakoak bakarrik sartu ahal izango dira.

Ikasle hauei zuzenduta daude:

  • 180 ECTS gaindituta Ekonomiako graduan (171. plana), Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako graduan (172. plana) eta Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Graduaren Nazioarteko Programan (174. plana)
  • 264 ECTS gaindituta Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako eta Ekonomiako gradu bikoitzean (176. plana)

Kontsultatu zure zalantzak Kontsultatu zure zalantzak

Praktika nazionalak

Noiz eskatu behar ditut praktikak? (2021-2022ko Egutegia)
Noiz? Nola? Non?
2021eko azaroa Fakultateak bidalitako posta bat jasoko duzu. Bertan adieraziko zaizu praktikak eskatzeko zer postu duzun zure espediente akademikoaren arabera
2021_11_17_rankinga
EEZFren web-orria (1)
2021eko azaroaren 19a

Kontsultatu plazen behin-behineko eskaintza

EEZFren web-orria

2021eko azaroaren 26a

Kontsultatu plazen behin betiko eskaintza (hemen)

EEZFren web-orria

2021eko azaroaren 10a

Plazen esleipenera joaterik ez baduzu, eskatu baimena beste pertsona bat zure izenean joan dadin

Fakultateko idazkaritzan eskabide-orri hau aurkeztu beharko duzu eskabide-orria
 
2021eko abenduaren 14a
13:30-15:00H
Plazak esleitzeko bilera . (ESLEIPENA_2021_12_14)
Hizkuntzaren egiaztapena eta beste baldintza batzuk 
09. GELA (Ikasgelategiaren eraikina)

2021eko abenduaren 17tik 2022ko urtarrilaren 14ra

Informazio-bilera tutore akademikoarekin

Posta elektronikoz emango dizute deialdiaren berri

2021eko abenduaren 21a

Tutore akademikoari praktikaren hasieran atzerapen bat izan dela abisatzeko eta justifikatzeko azken eguna

Tutore akademikoa

2021eko abenduaren 21a

Ukoa aurkezteko azken eguna

EEZFko idazkaritzan
Ukoa arrazoitu egin behar da(2)

2022ko urtarrila

Matrikula aldatzea 

Graduko Ikasketen Bulegoa

2022ko urtarrilaren 17ko astea

Hitzarmenaren sinadurari buruzko informazio-saioa

Unibertsitate-Gizarte Fundazioa  (UGF)(3)

Praktikak hasi aurretik

Hitzarmenaren sinadura (digitala)

UGFren sinadura digitaleko sistema

2022ko urtarrilaren 26a

Praktiken hasiera (585 ordu)

Enpresa(4)
Praktikaren ekuatorea  (10.astea)

Bitarteko ebaluazio-inkesta betetzea (inkesta horren bidez, ikasleak praktikaren interesa eta garapena ebaluatzen ditu)

Posta elektronikoa inkestarako estekarekin (UGFk bidalia)

Praktika amaitu baino astebete lehenago

Ebaluatu praktikak 
Memoria entregatzea  

*Nazioarteko graduetan dauden ikasleek ingelesez idatzi behar dute memoria

Unibertsitate-Gizarte Fundazioaren mezu elektroniko bat jasoko duzu, informazioarekin eta estekekin

2022ko ekainaren 10a

Praktiken amaiera (gehienezko epea)

Enpresa

(1) EEZF Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatea da; Gurbiltzak eraikina, beheko solairua; telefonoa: 948.169.420; posta elektronikoa: fccee@unavarra.es.

(2) Plazari uko egiteko idazki arrazoitu bat aurkeztuko da Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultateko Idazkaritzan, fccee@unavarra.es posta elektronikoaren bidez edo, zuzenean, Gurbiltzak eraikinean, beheko solairuan. Ikasleren batek Fakultateko programaren bateko (curriculum barrukoa, curriculumetik kanpokoa, Nazioarteko Prestakuntza Solidarioa, CREAS programa, etab.) plaza bati arrazoirik gabe uko egiten badio, ezin izango du parte hartu Fakultateko beste praktika-programetan.

(3)UGF Unibertsitate-Gizarte Fundazioa da; Sario eraikina, lehenengo solairua; telefonoa: 948.169.812; posta elektronikoa: universidad.sociedad@unavarra.es

(4) Hasiera- eta amaiera-data praktika guztietarako ezartzen da; salbuespenak egin daitezke; hala, mugikortasun-programetan dauden ikasle esleipendunen kasuan, atzeratu egin daiteke praktiken hasiera- eta amaiera-data, ezarritako egunean praktikara bertaratzea eragozten dieten arrazoi akademikoak (azterketak egitea) badaude. Salbuespen horiek onartuko dira baldin eta praktikaren irakasle tutoreari ezarritako epean eman bazaio arazoaren berri eta eskatutako praktika-orduak egingo direla bermatu badaiteke..

Nazioarteko praktikak

Nazioarteko praktiken programa orokorraren egutegia
Noiz? Zer? Non?
2021eko irailaren 1a Ikasleen espedientearen araberako rankingaren argitalpena  (hemen) EEZFren web-orria (1)
2021eko irailaren 2tik 5era Interesa duten ikasleen izen-ematea  (2):
  • Izena emateko orria
  • Eskatutako hizkuntza-maila egiaztatzen duen ziurtagiria
  • CV laburtua (orrialde bat gehienez)
  • Aurkezpen-gutuna ingelesez (200 hitz inguru), atzerrian curriculum-praktika bat egiteko arrazoiak azaltzeko
EEZFko idazkaritza
2021eko irailaren 8a Hautatutako ikasleen argitalpena (hemen) EEZFren web-orria
2021eko irailaren 10a Posta elektronikoz bidaltzeko epearen amaiera: fccee@unavarra.es
2021eko irailaren 13tik abenduaren 9ra Praktiketako destinoak bilatzeko aldia UGF (1)
2021eko abenduaren 16tik 22ra Kontaktua eta bilera informatiboa tutore akademikoarekin Tutore bakoitzak posta elektroniko bidez egingo die bilerarako dialdia ikasleei, eta, gainera, bilera non egingo dien esango die
2021eko abenduaren 10etik 2022ko urtarrilaren 14ra

Praktika-hitzarmenaren azalpena eta sinadura (pertsonala eta besterenezina)

UGF
2022ko urtarrila (zehazteko) Matrikula aldatzea "Kanpoko praktikak" irakasgaian (hautatutako ikasleak bakarrik) (24 ECTS, hautazkoa, udaberriko seihilekoa). Irakasgaiak: Graduko Ikasketen Bulegoa
2022ko urtarrilaren 25a

Praktiken hasiera (600 ordu)

Enpresa
Praktikaren ekuatorea (10. astea)

Bitarteko ebaluazio-inkesta betetzea (inkesta horren bidez, ikasleak praktikaren interesa eta garapena ebaluatzen ditu)

Posta elektronikoa inkestarako estekarekin (UGFk bidalia)
Praktika amaitu baino astebete lehenago
  • Ebaluazio-txostenak eta inkestak betetzea (haien bidez, ikasleak egindako praktika ebaluatzen du).
  • Praktiketako memoria entregatzea
Praktika bakoitza amaitu baino 15 egun lehenago, UGFk, mezu elektroniko bat bidaltzen du plataformara, bi web estekarekin, bata inkesta betetzeko eta bestea memoria igotzeko.
2022ko ekainaren 11

Praktiken amaiera (gehienezko epea)

Enpresa


(1) EEZF Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatea da; Gurbiltzak eraikina, beheko solairua; telefonoa: 948.169.420; posta elektronikoa: fccee@unavarra.es.
UGF Unibertsitate-Gizarte Fundazioa da; Sario eraikina, lehenengo solairua; telefonoa: 948.169.812; posta elektronikoa: universidad.sociedad@unavarra.es

(2) Horrelako praktikak egiteko hautagai gisa aurkezteak Fakultateko curriculum-praktiken beste edozein programatan parte hartzeko aukera baztertzen du, honako kasu hauetan izan ezik:

  • Fakultateak parte hartzeko ez aukeratu izana.
  • Nazioarteko enpresa batek ere ez aukeratu izana ezarritako epean.
  • Praktika Batzordeak justifikagarritzat jotzen dituen ezinbesteko beste arrazoi batzuk.