Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatea
Fakultatea
![](http://www2.unavarra.es/gesadj/seccionActualidad/Web/Boletines/boletin-comunicaciones.jpg)
Nor gara?
Jakin ezazu nor den nor Fakultatearen barruan eta nola jarri harekin harremanetan
![](https://www2.unavarra.es/gesadj/Estudios/centros/agenda.jpg)
Zer egiten dugu?
Kontsultatu Fakultateari buruzko ekitaldi, mintegi, ikastaro edo berri guztiak.
![](https://www2.unavarra.es/gesadj/CyD5/FCCEE/la-facultad/facultad-economicas-calidad.jpg)
Nola egiten dugu?
Eskuratutako ziurtagiriak eta kalitate-parametroak
Gure indargune nagusia irakasleen prestakuntza eta konpromiso maila handia da. 30 urtetik gora daramatzagu ekonomiaren eta enpresa-zuzendaritzaren arloan profesionalak prestatzen. Gure tituludunen gogobetetasunak eta laneratze-tasa altuek (% 96k baino gehiagok, ikasketak amaitu eta bi urtera, beren titulazioarekin bat datorren lanpostu batean lan egiten dute) gure arrakasta islatzen dute.
- % 96k bere titulazioarekin bat datorren lanpostu batean egiten dute lan
- 30 urteko esperientzia
- Proiektuetan oinarritutako irakaskuntza sustatzen dugu, non ikaslea ardatz nagusia den. Lankidetza estuan egiten dugu lan estatuko eta nazioarteko 200 unibertsitate baino gehiagorekin..
- Etengabe lan-merkatuaren eskakizunetara egokitzen den irakaskuntza osoa eskaintzen dizugu, eta laneratzen laguntzen dizugu zure prestakuntza-zirkulua ixteko.
- Oso maila handiko prestakuntza espezializatua eskaintzen dizugu ERP sistemetan oinarritutako prozesuen bidezko kudeaketan. Horren erakusgarri da gure ibilbide luzeko parte-hartzea Europako SAP University Alliances sarean. ERP prozesuen bidezko kudeaketako prestakuntza hori denbora errealeko ERPsim enpresa-simulagailu batekin osatzen duen prestakuntza-zentro unibertsitario bakarra gara Espainian.
- Kalitatezko nazioartekotzearen aldeko gure apustu irmoa sendotu dugu: nazioarteko bi programa ditugu, eta ingelesez ematen dira osorik, talde txikietan eta arreta pertsonalizatuarekin; programa horietan dauden ikasleek ikasturte oso bat egiten dute atzerrian.
- Garapen jasangarriarekin, erantzukizun sozialarekin eta gobernu onarekin konprometituta gaude.