Industria, Informatika eta Telekomunikazio Ingeniaritzako GMET
Graduko curriculumeko praktikak
Curriculumeko praktikak aukerako jarduera akademikoak dira, titulazioaren ikasketa-planean integratuak daude, eta eskuratutako gaitasunak lan ingurunean aplikatzera daude bideratuak. Azken batean, beste irakasgai bat da, eta, ondorioz, gaitasun jakin batzuk ditu esleituak, eta Eskolako Praktiketako Batzordeak onartutako zenbait kalitate irizpide bete behar ditu. Eskolako irakasleek curriculumeko praktikak gainbegiratu eta ebaluatu behar dituzte. Praktiken eskaintzak deialdiaren oinarrietan ezarritako baremoari jarraikiz esleituko dira.
Graduko curriculumeko praktikak une hauetan egiten ahal dira:
- Udazkeneko seihilekoan: Ingeniaritza Informatikoko Graduko 4. mailako ikasleen kasuan (7. seihilekoa)
- Udaberriko seihilekoan: IITIGMETeko graduko titulazio guztien kasuan (8. eta azken seihilekoa)
Kontsultatu zure zalantzak Kontsultatu zure zalantzak
Praktika nazionalak
- Nori zuzenduak: Ingeniaritza Informatikoko Graduko ikasleei.
- Zertan diren: unibertsitateko eskolak kanpoko enpresa bateko praktikekin konbinatzen ahal dituzu. Kasu batzuetan, aukera dago udazkeneko seihilekoko praktikak udaberriko seihilekoan luzatu eta GALa praktikaldian zehar egiteko.
-
Nori zuzenduak: IITIGMETeko gradu guztietako ikasleei.
-
Zertan diren: seihileko batez egon zaitezke enpresa, zentro teknologiko edo bestelako erakunde batean, lanaldi osoan, zure prestakuntza osatzen eta gaitasun berriak eskuratzen GALa egiten duzun bitartean. Graduko curriculumeko praktiken kasuan, horiek notaren arabera esleitzen dira, prozeduran ezarritakoari jarraikiz.
Nazioarteko praktikak
- Nori zuzenduak: IITIGMETeko titulazio guztietako ikasleei.
- Zertan diren: seihileko batez egon zaitezke atzerriko erakunde batean, lanaldi osoan, zure prestakuntza osatzen, hizkuntza-maila hobetzen eta gaitasun berriak eskuratzen ikasketa amaierako lana egiten duzun bitartean.
- Bi modu daude nazioarteko curriculum praktiketara sartzeko:
- Unibertsitatearen mugikortasun deialdiaren bidez
- Norberak enpresa bat aurkeztuz (kasu honetan, Eskolak onartu behar du proposamena)
Kontsultatu prestakuntza solidarioko praktikei buruzko informazioa