Industria, Informatika eta Telekomunikazio Ingeniaritzako GMET
Eskola
Nor gara?
Jakin ezazu nor den nor Eskolan eta nola jarri haiekin harremanetan
Zer egiten dugu?
Kontsultatu Eskolarekin lotutako ekitaldi, mintegi ikastaro eta albiste guztiak
Nola egiten dugu?
Lortutako ziurtagiriak eta kalitate parametroak
Industria, Informatika eta Telekomunikazio Ingeniaritzako Goi Mailako Eskola Teknikoak ingeniaritzako 10.000 profesionaletik gora trebatu ditu 30 bat urte hauetan. Gaur egun, profesional horiek askotariko lanpostuak dituzten enpresen munduan nahiz arlo tekniko edo zientifikoan.
Eskolak eskaintzen dituen ikasketa-planak guztiz egokituak daude egiazko mundura, eta horrek bidea ematen dut tituludun guztiek lana lor dezaten. Gaur egun eskari handia duten lanbideak izateaz gain, ingeniaritzek etorkizun handia dute gero eta azkarrago eboluzionatzen ari den mundu dinamiko honetara egokitzeko duten gaitasunagatik.
Hona hemen Eskolaren indarguneetako batzuk: izaera aplikatu nabarmena duten irakasteko metodoak, laneratzeko aukera handiak, egresatuen gogobetetasun tasa altuak eta nazioartekotzearen aldeko apustu sendoa.
IITIGMETek eskaintzen dituen tituluen kalitateak EUR-ACE eta EURO-INF zigilu europarren bermea du.
- 100 % lana lortzen dutenak
- 40-50 % irakaskuntza praktikoko orduak
- + 30 ikerketa aplikatuko taldeak
- 1 nazioarteko programa
Laneratzea
- Ikasleen ia % 100ek lortzen dute lana titulua bukatutakoan
- Oso pozik egon ohi dira lanpostuarekin eta ordainsariekin
- Ingeniaritzako profesionalen eskaria oso handia da
Irakaskuntza aplikatua
- Orduen % 40-50 irakaskuntza praktikorako
- Enpresetako praktikak titulu guztietan (150 hitzarmenetik gora urtero)
- Unibertsitate katedrak
- Ikerketa aplikatuko 30 talde baino gehiago
- Jakintza transferitzeko proiektuak
Abangoardiako ikasketak
- Softwarearen diseinua
- Adimen artifiziala
- Telekomunikazioak
- Azken belaunaldiko sareak
- Ingeniaritza biomedikoa
- Elektronika industriala
- Energia berriztagarriak
- Ingeniaritza mekanikoa eta termikoa
- Industria-antolamendua
Nazioartekotzea
- Nazioarteko programa bat
- Mugikortasuna: nazioarteko 90 bat unibertsitatetan ikasteko aukera
- Nazioarteko curriculum praktikak
- Prestakuntza solidarioko programa
- Ingelesezko irakasgaiak
- Hizkuntzen ikaskuntza