Gradua: lehen ikasmailako matrikula
1
2
3
4
5
Matrikula egin eta gero, orain zer?
Nafarroako Unibertsitate Publikoan emango diren Gradu ikasketetarako hastapen ikastaroak dira zero ikastaroak. Ikastaro hauen helburua da prestakuntza osagarria ematea Unibertsitatera datozen ikasleei, ikasitako oinarrizko kontzeptuak eguneratu, finkatu eta osatzeko, eta, horrez gainera, ikasketetan beren egitekoan lagunduko dien metodologia-oinarriez hornitzea.
Ikastaro horietara joateak ez du eskubiderik ematen irakaskuntzako kredituak lortzeko.
Gehienezko ikasle-kopurua ikastaro bakoitzeko: 60. Inskripzio-hurrenkeraren arabera onartuko dira.
Matrikula
- Epea: 2024ko abuztuaren 1etik 9ra (14:00ak arte)
- Interneten bidez. Sartzeko, matrikularen pasahitza erabili behar da.
Automatrikulazio gida
Eskaera jaso ondoren, abonu bat bidaliko dizugu ikastaro bakoitzaren zenbatekoarekin. Ordainketa txartelaren bidez egin ahal izango duzu, NUPen egoitza eletronikoaren esteka honen bidez:
Ordainketa esteka berean adierazitako finantza-erakunderen baten bidez ere egin ahal izango duzu.
Prezioa eta ordainketa
- 2024-2025. ikasturtean ikastaroek 97.00 € balio dute. (familia ugari orokorra, 48.50 € / familia ugari berezia edo% 33ko desgaitasuna edo hortik gorakoa egiaztatzen duten ikasleak, 0 €).
- Ordaintzeko prozedura: kreditu- edo zordunketa-txartelarekin matrikula amaitzean. Nahiago baduzu abonu-agiri bat eskatu, titulos.propios@unavarra.es helbide elektronikora idatz dezakezu eta diru-sarrera finantza-erakunde batean egiteko bidaliko dizugu. 2024ko Abuztuaren 9ra arte egin behar da ordainketa.
- Izena eman eta ordainketa abuztuaren 10era arte egiten duten ikasleak onartuak daude.
Zero ikastaroen eskaintza. Aulas, calendario, horarios y profesorado. Todos los cursos se impartirán tanto presencialmente como por medio de videoconferencia
Datak: 2024ko abuztuaren 19tik 30era
Ordutegiak eta ikasgelak
- 8.30etik 10.30era. Ikasgela: 125 ala bideokonferentzia
- 10.30etik 12.30era. Ikasgela: 125 ala bideokonferentzia
Irakasleak: T: José Manuel Diñeiro; O: Carlos Sáenz Gamasa
Graduak:
- Ingeniaritza Biomedikoa
- Diseinu Mekanikoaren Ingeniaritza
- Ingeniaritza Elektriko eta Elektronikoa
- Industria Teknologien Ingeniaritza
- Telekomunikazioaren Teknologien Ingeniaritza
- Ingeniaritza Informatikoa
- Ingeniaritza Mekanikoa
- Ingeniaritza Termikua
- Nekazaritzako Elikagaien eta Landa Ingurunearen Ingeniaritza
- Elikagaien Prozesu eta Produktuen Berrikuntza
- Bioteknologia
- Zientziak
- Datuen Zientziak
Gradu Bikoitzak:
- Nekazaritzako Elikagaien eta Landa Ingurunearen Ingeniaritza eta Elikagaien Prozesu eta Produktuen Berrikuntza
- Ingeniaritza Biomedikoa + Telekomunikazioaren Teknologien Ingeniaritza
- Datuen Zientziak + Enpresen Administrazioan eta Zuzendaritzan
- Datuen Zientziak + Bioteknologia
Datak: 2024ko abuztuaren 19tik 30era
Ordutegiak eta ikasgelak
- 8.30etik 10.30era. Ikasgela: 123 ala bideokonferentzia
- 10.30etik 12.30era. Ikasgela: 123 ala bideokonferentzia
Irakasleak: T:Blanca Bujanda Cirauqui; O: Pedro Pagola Martínez (8:30-10:30) / T: Pedro Pagola Martínez; O:Blanca Bujanda Cirauqui (10:30-12:30)
Graduak
- Ingeniaritza Biomedikoa
- Diseinu Mekanikoaren Ingeniaritza
- Ingeniaritza Elektriko eta Elektronikoa
- Industria Teknologien Ingeniaritza
- Telekomunikazioaren Teknologien Ingeniaritza
- Ingeniaritza Informatikoa
- Ingeniaritza Mekanikoa
- Ingeniaritza Termikua
- Nekazaritzako Elikagaien eta Landa Ingurunearen Ingeniaritza
- Elikagaien Prozesu eta Produktuen Berrikuntza
- Bioteknologia
- Zientziak
- Datuen Zientziak
Gradu Bikoitzak:
- Nekazaritzako Elikagaien eta Landa Ingurunearen Ingeniaritza eta Elikagaien Prozesu eta Produktuen Berrikuntza
- Ingeniaritza Biomedikoa + Telekomunikazioaren Teknologien Ingeniaritza
- Datuen Zientziak + Enpresen Administrazioan eta Zuzendaritzan
- Datuen Zientziak + Bioteknologia
Datak: 2024ko abuztuaren 19tik 30era
Ordutegiak eta ikasgelak: 12.30etik 14.30era. Ikasgela: 124 ala bideokonferentzia
Irakasleak: T: Marta Benito Amurrio / O: José Javier Pérez Reina
Graduak
- Diseinu Mekanikoaren Ingeniaritza
- Ingeniaritza Elektriko eta Elektronikoa
- Industria Teknologien Ingeniaritza
- Ingeniaritza Mekanikoa
- Ingeniaritza Termikua
- Nekazaritzako Elikagaien eta Landa Ingurunearen Ingeniaritza
Gradu Bikoitzak
- Nekazaritzako Elikagaien eta Landa Ingurunearen Ingeniaritza eta Elikagaien Prozesu eta Produktuen Berrikuntza
- Ikasle berriak
Ongietorria egiteko eguna: 2024ko irailaren 2a. Ikusi ordutegiak
Eskolak irailaren 3an hasiko dira - Bigarren ikasmailak eta hurrengoak
2024ko irailaren 3a
Zerbitzuen Atarira (NireIkasgelategia, posta elektronikoa, zure espediente akademikoa kontsultatzea eta beste izapide batzuk) eta unibertsitateko WiFi sarera sartzeko erabiltzaile-izena edo pasahitza ezagutzen ez badituzu, honela lortzen ahal dituzu:
- Erabiltzaile-izena: lehendeitura.IIZ
IIZ zure matrikularen frogagirian azaltzen da.
Adibidea: gomez.12345 - Pasahitza: matrikulan erabili zenuena
Pasahitza berreskuratu
Unibertsitate Arretarako Bulegoan ere eskatzen ahal dira erabiltzaile-izena eta pasahitza:
- Liburutegiko beheko solairua
- Posta elektronikoaren bidez: oficina.informacion@unavarra.es, eskaneatutako NANa erantsita
Tutoretza Plana
Zure titulazioko irakasle bat, unibertsitatean zauden bitartean ibilbide akademikoaren edozein alderdi kontsultatzeko.
Mentoretza parekoen artean
Zure titulazioa ondo ezagutzen duen ikasle batek, eskolako lehen asteetatik, zure egokitzapenerako giltzarri onenak emanen dizkizu.
Unibertsitate Arretarako Bulegoaren webgunea
- Iruñeko Campusa: Arrosadia
Liburutegia. Beheko Solairua
Tel. 948 169 096
oficina.informacion@unavarra.es - Iruñeko Campusa: Nafarroako Unibertsitate Hospitala
Barañaingo etorbidea z/g
Tel. 948 166 194
oficina.informacionsalud@unavarra.es - Campus Tudela
Tarazonako etorbidea z/g
Tel. 948 417 800
info.tudela@unavarra.es
Irakaskuntza Zerbitzua arduratzen da Gradu, Master eta Doktoretzako ikasleen izapide akademiko guztiak koordinatu, gainbegiratu, lagundu eta kudeatzeaz, gobernu-organoek ezarritako jarraibide eta estrategien arabera.
- Ikasketa-planak
- Irakaskuntza antolaketa
- Irakaskuntza programazioa
- Irakaskuntza jardueraren kudeaketa ekonomikoa
- Ikasleen espediente eta titulu akademikoen kudeaketa: matrikulak, kredituen onarpena, ziurtagiri akademikoak
Kontsultatu Irakaskuntza Zerbitzuaren antolaketa eta harremanetarako datuak
Kontsultatu Sarbidearen, Beken eta Tituluen Ataleko antolaketa eta harremanetarako datuak
Unibertsitateko ikasketa ofizialetan irakasgaiak gaindituta dituzten, goi mailako heziketa ziklo bat ikasi duten edo tituluarekin zerikusia duen lan esperientzia duten ikasleek eskatzen ahal dute kredituak aitortzeko.
Kredituak aitortzeko eskatzea:
- Kredituak aitortzea unibertsitateko ikasketengatik
- Kredituak aitortzea Goi Mailako Heziketa Zikloagatik
- Kredituak aitortzea lan esperientziagatik
Matrikulatzeko eta kredituak aitortzeko prozedura
Nahiz eta ikasleak ziurtasunez jakin zein irakasgaitan lortuko duen aitorpena (NUPeko beste titulazio bateko jakintza adar bereko irakasgaiak edo Lanbide Heziketako irakasgaiak direlako), aitorpen-prozedurak eskatzen du lehenengo ikasmailako irakasgaien matrikula egitea lehenik (automatrikula-programan agertzen direnak) eta, ondoren, aitorpena eskatzea.
Eskaera ebatzi eta gero, ikasleak matrikula handitzen ahalko du irakasgai berriak sartuz aitortutakoen ordez. Prozesu horrek denbora behar duenez, kasu horietan matrikula-aldaketan sartu behar dituen irakasgaietako klaseetara joaten ahalko da.
Espedientean zenbait kreditu jakin sar daitezke graduko inongo ikasketa planetan ez dauden jarduerak egiteagatik: Kultura, kirola, Ikasleen ordezkaritza, elkartasun jarduera, Garapena, hizkuntzen ikaskuntza Hizkuntzen Goi Mailako Ikastegian eta beste batzuk.
Unibertsitate zabalpeneko jarduerengatik kredituen aitorpenari buruzko argibide gehiago.
- Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatea
- Giza, Gizarte eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea
- Zientzia Juridikoen Fakultatea
- Nekazaritzako Ingeniaritzako eta Biozientzietako Goi Mailako Eskola Teknikoa
- Industria, Informatika eta Telekomunikazio Ingeniaritzako Goi Mailako Eskola Teknikoa
- Osasun Zientzien Fakultatea