Masterrak: matrikula
1
2
3
4
5
Eta orain zer? Matrikula egin eta gero
Kontsultatu ikasturte-hasierako datak master bakoitzaren web-orrialdeko "ordutegiak" atalean.
Zerbitzuen Atarira (NireIkasgelategia, posta elektronikoa, zure espediente akademikoa kontsultatzea eta beste izapide batzuk) eta unibertsitateko WiFi sarera sartzeko erabiltzaile-izena edo pasahitza ezagutzen ez badituzu, honela lortzen ahal dituzu:
- Erabiltzaile-izena: lehendeitura.IIZ
IIZ zure matrikularen frogagirian azaltzen da.
Adibidea: gomez.12345 - Pasahitza: matrikulan erabili zenuena
Pasahitza berreskuratu
Unibertsitate Arretarako Bulegoan ere eskatzen ahal dira erabiltzaile-izena eta pasahitza:
- Liburutegiko beheko solairua
- Posta elektronikoaren bidez: oficina.informacion@unavarra.es, eskaneatutako NANa erantsita
Unibertsitate Arretarako Bulegoaren webgunea
- Iruñeko Campusa: Arrosadia
Liburutegia. Beheko Solairua
Tel. 948 169 096
oficina.informacion@unavarra.es - Iruñeko Campusa: Nafarroako Unibertsitate Ospitala
Barañaingo etorbidea z/g
Tel. 948 166 194
oficina.informacion@unavarra.es - Campus Tudela
Tel. 948 417 800
info.tudela@unavarra.es
Irakaskuntza Zerbitzua arduratzen da Gradu, Master eta Doktoretzako ikasleen izapide akademiko guztiak koordinatu, gainbegiratu, lagundu eta kudeatzeaz, gobernu-organoek ezarritako jarraibide eta estrategien arabera.
- Ikasketa-planak
- Irakaskuntza antolaketa
- Irakaskuntza programazioa
- Irakaskuntza jardueraren kudeaketa ekonomikoa
- Ikasleen espediente eta titulu akademikoen kudeaketa: matrikulak, kredituen onarpena, ziurtagiri akademikoak
Kontsultatu Irakaskuntza Zerbitzuaren antolaketa eta harremanetarako datuak
Kontsultatu Sarbidearen, Beken eta Tituluen Ataleko antolaketa eta harremanetarako datuak
Unibertsitateko ikasketa ofizialetan irakasgaiak gaindituta dituzten edo tituluarekin zerikusia duen lan esperientzia duten ikasleek eskatzen ahal dute kredituak aitortzeko.
Matrikulatzeko eta kredituak aitortzeko prozedura
Nahiz eta ikasleak ziurtasunez jakin zein irakasgaitan lortuko duen aitorpena (NUPeko beste titulazio bateko jakintza adar bereko irakasgaiak edo Lanbide Heziketako irakasgaiak direlako), aitorpen-prozedurak eskatzen du lehenengo ikasmailako irakasgaien matrikula egitea lehenik (automatrikula-programan agertzen direnak) eta, ondoren, aitorpena eskatzea.
Eskaera ebatzi eta gero, ikasleak matrikula handitzen ahalko du irakasgai berriak sartuz aitortutakoen ordez. Prozesu horrek denbora behar duenez, kasu horietan matrikula-aldaketan sartu behar dituen irakasgaietako klaseetara joaten ahalko da.
Informazio gehiago: kredituen balioa aitortzea eta transferitzea
- Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatea
- Giza, Gizarte eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea
- Zientzia Juridikoen Fakultatea
- Nekazaritzako Ingeniaritzako eta Biozientzietako Goi Mailako Eskola Teknikoa
- Industria, Informatika eta Telekomunikazio Ingeniaritzako Goi Mailako Eskola Teknikoa
- Osasun Zientzien Fakultatea