Transferentzia
ISFOODeko ikertzaileek esperientzia zabala dute nekazaritzako elikagaien sektorea osatzen duten azpisektoreetan, eta horrek ezagutza sektoreko enpresetara transferitzeko aukera ematen du. ISFOODek soluzioak ematen ditu aldaketa sozialen eta biztanleriaren elikadura-ohituren ondorioz etengabe sortzen diren erronka eta eskakizunentzat, proposamen global eta integratzaileen forman.
ISFOODek, enpresa eta entitateekin kontratuak eginez, bere ezagutza-arloei buruzko analisiak, probak, ikerlanak eta aholkularitza-jarduerak egiten ditu. Zehazki, ekarpen hau egin dezake nekazaritzako elikagaiek helburu hauek lortzera begira:
- Ekoizpen kostuak gutxitzea.
- Ekoizpen prozesuak malgutzea.
- Produktuen kalitatea hobetzea edo kontsumitzaileen eskaerei aurrea hartzen dieten produktu berriak merkaturatzea