Aurkezpena
Hiri adimendunaren kontzeptua hiriko inguruneei dagokie. Energia elektrikoa, ibilgailuen trafikoa, ura, hondakinak eta bestelako baliabideak elementu sentsoredunak eta komunikazio sare banatuak konbinatuz erabiltzeari eta kudeatzeari buruzko askotariko gaiak jorratzen ditu. Hala, hiri adimendunaren helburua inguruko datu asko biltzeko eta erabiltzaileen eta gailuen arteko elkarrekintza-maila handia mantentzeko aukera emanen duen hiri-espazio bat eratzea da, betiere modu integratu eta efizientean.
Hiri eta Komunitate Adimendunei buruzko Europako Berrikuntza Elkartearen arabera (EIP-SCC), ISCren estrategiak eta jarduerek ahalmen berritzaile handiko bost arlo dituzte ardatz:
- Sozialean – hiriak hiri adimendun bihurtzen laguntzea.
- Estrategikoan – hiriak garatzeko politiketarako ekarpenak egitea.
- Teknologikoan – teknologia desberdinen bateratasuna sustatzea eta haiek eragileen beharretara egokitzea.
Smart Cities Institutua I+Gko institutu bat da, eta hiri adimendunetarako teknologia eta zerbitzuak diseinatzea du xede, kontuan hartuta hiri horien helburua askotariko baliabideak modu efiziente eta integratuan erabiltzea eta kudeatzea dela.Gure ikuspuntutik, detekzio elementuen eta komunikazio sare banatuen erabilera konbinatua funtsezkoa da hiriko eta landako ekosistemari buruzko datu ugari biltzea eta erabiltzaileen eta gailuen arteko interakzio maila handia lortzea posible eginen duen ingurune bat lortzeko.
Hiri eta Komunitate Adimendunei buruzko Europako Berrikuntza Elkartearen arabera (EIP-SCC), ISCren estrategiak eta jarduerek ahalmen berritzaile handiko bost arlo dituzte ardatz:
- Sentsoreak eta sentsore sareak: Haririk gabeko sentsoreak hainbat ingurune eta azpiegituratarako, zuntz optikoko sentsoreak efizientzia energetikorako, sentsore biomedikoak, azpiegituren eta obra zibilaren egiturazko monitorizazioa edo ingurumen monitorizazioa, etab.
- Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak (IKT): Ildo horretan, ohiko komunikazio azpiegiturak eta gaitasun handiko eta/edo oso kontsumo energetiko txikiko komunikazio mugikorreko protokolo berriak konbinatzen dira. Horren adibide dira, esaterako, antenen konfigurazio aurreratuak (funtzio anitzeko antenak) edo banda-zabalera handiko hari gabeko komunikazio sistemak (frekuentzia milimetrikoetakoak).
- Energia: Energia berriztagarrien iturri berriak garatzea, haiek sare eta mikrosare elektriko adimendunetan integratzea eta haiei lotutako potentzia-elektronika.
- Big Data: Datu meatzaritzarekin edo adimen artifizialarekin lotutako jarduerak hartzen ditu barne, baita pribatutasunarekin eta datu kopuru handia eskuratzearekin lotutakoak ere, zeinek zerikusi handia baitute administrazio publikoek, enpresek, osasun zerbitzuek eta abarrek e-zerbitzuak ematearekin eta jasotzearekin.
- Sistema erraztaileak: Zeharkako ikerketa-lerro bat da, eta gainerako teknologietan laguntzea du helburu, antolamenduko erabakiak eta erabaki tekniko eta legalak hartzeari dagokionez, administrazioen eta gobernuen “online” zerbitzuak ezartzeko (hala nola “e-osasuna” edo “e-learning” delakoa), inguruneak zenbait kolektiboren irisgarritasun eta integrazio baldintzetan diseinatzeko eta era guztietako baliabideen erabilera optimizatzeko.
ISCren jarduerak beharrezkoak dira SCCren hiru arlo nagusietako aurrerapenak bultzatzeko:
- Energia-kontsumo gutxiko barrutiak: energia, sentsoreak, IKTak eta sistema gaitzaileak.
- Azpiegitura integratuak: sentsoreak, IKTak, energia eta big data.
- Hiriko mugikortasun jasangarria: sentsoreak, IKTak, energia, big data eta sistema gaitzaileak.
Ikuspegi globalak aukera ematen dio ISCri soluzio erreplikagarriak, orekatuak eta integratuak eskaintzeko, energia berriztagarrien erabilera areagotzeko, ekonomikoki onargarriak diren baldintzetan efizientzia energetikoko neurri optimizatuak ezartzeko eta, aldi berean, herritarrentzako bizi baldintza hobeak bermatzeko.