Nor garen
Xedea
INARBEren egitekoa da ideia eta proposamen berriak zabaltzeko jakintza zientifikoa sortzea pertsonen ongizatea hobetzen eta enpresek zein gizarteak lehiatzeko dituzten erronkak gainditzen laguntzeko. Horretarako, ingurune aldakor, konplexu eta global honetan erabaki ekonomiko hobeak hartzen nola lagundu ikertzen du INARBEk (erabaki indibidualak, enpresakoak edo politika publikoak).
Ikuspegia
INARBE erreferentziazko zentro bat da Nafarroan, eta beste autonomia-erkidego batzuetan eta nazioartean ere erreferentziazkoa izan nahi du ikerketa-taldeen arteko lankidetzaren bidez, kalitate oneko ikerketa eginez, ezagupenak transferituz, eta Unibertsitatea eta haren ingurune ekonomiko eta soziala etengabe berrelikatuz.
Balioak
Honako balio hauek ditu:
- Bikaintasuna ikerketan.
- Zorroztasun akademikoa.
- Konpromisoa gizartearekin, pertsonekin, dibertsitatearekin eta ingurumenarekin.
- Konpromiso etikoa bere jarduerak garatzeko eta transferitzeko.