Ikerketa
INARBE sortu zenetik, institutuko ikertzaileek ikerketarako funtsak lortu dituzte lurraldeko, estatuko eta nazioarteko zenbait lehiaketen deialdietan. Ikerketa-bekak eta -proiektuak dira institutuaren finantzaketa publikoaren parterik handiena, eta finantzatzaile nagusiak Estatuko Ikerketa Agentzia (ikertzaile nagusia INARBEkoa duten 16 proiektu nazional), Europar Batasuna (Horizon 2020) eta Nafarroako Gobernua (5 ikerketa-proiektu, lurraldeko zenbait erakundek finantzatuak).
Gure ikertzaileak liderrak dira nazioartean. Horren erakusgarri da punta-puntako lankidetzan ari garela Europa osoko, Ipar Amerikako, Latinoamerikako, Asiako eta Australiako ikerketa-sareetan, eta lotura sendoak ditugula erakunde multilateral eta enpresa multinazional batzuekin. INARBEko ikertzaileek 1 milioi euroko ikerketa-funtsak lortu dituzte 2016-2019 aldiko lehiaketen deialdietan.
Estatuko ikerketa-proiektuei lotutako doktoratu aurreko kontratuak (PFI-PFU) eta talentua erakartzeko doktoratu ondoko kontratuak ere gainbegiratzen ditugu. Azken horien bidez, zenbait unibertsitatetako doktoratu ondoko ikertzaileak ekarri ditugu NUPera, hala nola unibertsitate hauetakoak: Bocconi (2018-2019 ikasturtea), Leicester eta Northwestern (2019-2020 eta 2020-2021 ikasturteak), Carlos III (2022-2023 ikasturtea) eta Lund (2023-2024 ikasturtea).
INARBEren ikerketa-proiektuek gure hiru arlo estrategikoak dituzte ardatz:
- Erakundeen eta enpresa-estrategien azterketa ekonomikoa.
- Merkatuen analisi ekonomikoa.
- Politika publikoen analisia.
Proiektuak