Parte hartu
Egon eguneratuta
-
2025-mar-24
NUPek urratsak egiten jarraitzen du VI. Plan Estrategikoa definitzeko bidean, unibertsitateko komunitatearen eta espezialista independenteen ekarpenekin
Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) bere VI. Plan Estrategikoa (2025-2028) egiten jarraitzen du, hau da, erakundeak datozen urteetan garatzeko duen bide-orria. Zehazki, 130 lagun gonbidatu ditu, bai unibertsitateko komunitatekoak bai profesional independenteak, eta, sei lantalde tematikotan banatuta, hainbat esparru estrategikotako ekintza-ildo nagusiak aztertzen eta eztabaidatzen ari dira: prestakuntza, ikerketa, nazioartekotzea, pertsonak, proiekzioa, eta antolaketa eta baliabideak.