Aurkezpena
NBEren 2030 Agendaren Garapen Jasangarrirako Helburuekin bat datorren gradua.
Zergatik ikasi Erizaintzako Gradua?
- NUP da Espainiako hirugarren unibertsitaterik onena Erizaintza ikasteko, CYD rankingaren arabera (Conocimiento y Desarrollo fundazioak 2018an egina).
- Erizaintza lana lortzeko aukera gehien ematen duen lanbidea da Espainian.
- Eskari handia dago Europan.
Graduari buruzko informazio gehiago:
Gradu hau egiteko moduak:
Espezializazioa
Gaitasunen inguruko prestakuntza
Hizkuntzak
Sarbide egokienak:
Batxilergoa:
- Osasun Zientzien ibilbidea
- Zientzien eta Ingeniaritzaren eta Teknologiaren ibilbidea
Lanbide Heziketako goi zikloak, titulazioarekin lotura dutenak.
GOMENDATZEN DIZUGU: pertsonen ongizatea eta osasuna lortzeko interesa izatea. Arduraz eta zentzu etikoz jokatzea. Jakin-mina izatea giza portaeraren ezaugarriak ezagutu, sakondu eta analizatzeko. Gaur egungo gizartearen kultura-aniztasunarekiko sentibera izatea. Pertsonen arteko komunikazioa eta talde-lana erraztea.
Ikasleentzako laguntza
Zertan egiten ahalko dut lan Erizaintzako Gradua bukatzen dudanean?
- Sare publikoko eta pribatuko osasun-zentroetan, bai arreta espezializatuaren arloan, bai oinarrizko laguntzako eta etxeko arretaren arloan.
- Geriatria-eremuetan: zaharren egoitzak
- Zainketa aringarrien eremuan: etxeko ospitaleratzea, egonaldi luzeko unitateak
- Beste lanpostu batzuetan:
- Irakaskuntza eta ikerketa
- Lan-osasuneko zerbitzuak
- Mutuak
- Industria farmazeutikoa: sendagaien merkaturatzea
- Odontologia-kontsultak
- Etxeko zaintzaileak
- Eskolako erizaintza
- Hiriko bainuetxeak/spak
- Gaixoen elkarteak
Zer master egiten ahalko ditut Erizaintzako Gradua bukatzen dudanean?
Kontsultatu eskaintza osoa:
- Master ofizialak
- Gradua bukatutakoan, gainera, titulu bereki hauek egiten ahalko dituzu
Gaitasunak