Aurkezpena
NBEren 2030 Agendaren Garapen Jasangarrirako Helburuekin bat datorren gradua.
Zergatik ikasi Ingeniaritza Biomedikoko Gradua?
- Ingeniaritza Biomedikoa hedapen betean dagoen sektorea da, eta ehunka milioi euro mugitzen ditu urtero.
- Espezialisten eskaria handia da.
- Titulazioaren azken fasean, aukera dago enpresetan praktikak egiteko programan parte hartzeko.
- Teknologiaren bidez pertsonen osasuna eta bizi-kalitatea hobetzeko aukera ematen du.
Sarbide egokienak:
- Batxilergoa:
- Zientzien eta Ingeniaritzaren eta Teknologiaren ibilbidea
- Osasun Zientzien ibilbidea
- Arlo hauetako goi mailako prestakuntza-zikloak: Informatika eta Komunikazioak, Elektrizitatea eta Elektronika.
HAUEK EDUKITZEA KOMENI DA: trebakuntza ona Matematikan eta Fisikan, eta analisirako eta arrazoinamendurako gaitasunak. Jakin-mina, irudimena eta sormena, baita informazioaren eta komunikazioaren teknologiekiko interesa ere.
Ikasleentzako laguntza
Zertan egiten ahalko dut lan Ingeniaritza Biomedikoko Gradua bukatzen dudanean?
- Zentro teknologiko, diseinu-departamentu edo talde medikoetan honako lan hauek egiten:
- irudi eta instrumentazio medikoko ekipamenduak diseinatu, instalatu eta haien mantentze-lanak egin.
- datu biomedikoak kudeatzeko eta telemonitorizatzeko aplikazioak garatu.
- errehabilitaziorako, desgaitasunen bat dutenei laguntzeko edo kirol-praktika errazteko protesi eta gailuak diseinatu.
- biosentsore eta biomaterial berriak garatu eta aplikatu, eta ospitaleetako eta osasun-sistemetako teknologia kudeatu.
- Enpresa, zentro zientifiko edo teknologiko eta unibertsitateetan ikertzen, garatzen eta berrikuntzak egiten (I+G+b).
- Diziplina anitzeko taldeetan, ingeniaritza bizitzaren zientziekin eta medikuntzarekin lotzen duten proiektuetan lan egiten.
- Ikastetxe publiko zein pribatuetako irakaskuntzan.
- Oinarrizko ikerketan edo ikerketa aplikatuan.
Zer master egiten ahalko ditut Ingeniaritza Biomedikoko Gradua bukatzen dudanean?
Gainera, Ingeniaritzarekin loturiko beste espezialitate-master batzuk egiten ahalko dituzu.
Kontsultatu eskaintza osoa:
- Master ofizialak
- Gradua bukatutakoan, gainera, titulu bereki hauek egiten ahalko dituzu
Gaitasunak