Aurkezpena
NBEren 2030 Agendaren Garapen Jasangarrirako Helburuekin bat datorren gradua.
Zergatik ikasi Ingeniaritza Termikoko Gradua?
- Ingeniaritza Termikoaren arloko gradu dual bakarra da Espainian.
- Hauen konbinazioa da: Ingeniaritza Mekanikoaren eduki klasikoak (1. eta 2. ikasmailak), ingeniaritza termikoko prestakuntza espezifikoa (3. ikasmaila) eta, prestakuntza osatzeko, kontratu bat ingeniaritza termikoaren sektoreko enpresa batean (4. ikasmaila).
- Enplegagarritasun handia, bai ingurune hurbilean, baita estatuan ere. Horren adibide argia da nekazaritzako elikagaiak hozteko industria BPGaren % 17 dela nazioartean, eta % 7 Espainian. Horretaz gain, erregai fosilen kontsumoa gutxitzeko joera dela-eta, badirudi sektoreak gorakada handia izanen duela.
- Gradua Nafarroako Espezializazio Adimenduneko S4 Estrategiarekin bat dator, eta helburu du Nafarroa erreferentziazko eskualde bilakatzea ekonomia jasangarriaren arloan, energia berriztagarrien ekoizpenaren eta baliabideen kontserbazioaren eta ustiaketaren bidez.
- Sektore hau mugarri da Horizon Europe Programak markatutako helburu hau betetzeko: emisioak % 55 gutxitzeko hozte, berotze, aireztatze ekipamenduen efizientzia hobetuz, bai eta aire girotukoena ere.
Gradu hau egiteko moduak:
Gaitasunen inguruko prestakuntza
Hizkuntzak
Sarbide egokienak:
- Batxilergoa, Zientzien eta Ingeniaritzaren eta Teknologiaren ibilbidea-
- Lanbide Heziketako goi zikloak, titulazioarekin lotura dutenak.
HAUEK EDUKITZEA KOMENI DA: prestakuntza ona Matematikan eta Fisikan, eta aztertzeko, arrazoitzeko, antolatzeko eta nor bere baitan murgiltzeko gaitasuna. Jakin-mina, irudimena eta sormena.
Ikasleentzako laguntza
Zertan egiten ahalko dut lan Ingeniaritza Termikoko Gradua amaitzen dudanean?
- Instalazio energetikoen edo industria-fabriken diseinuarekin, fabrikazioarekin, instalazioarekin edo ustiaketarekin lotutako enpresetan.
- Produktuaren diseinu eta garapeneko ingeniari gisa etxerako edo merkataritzarako (dendak, merkataritza-guneak...) hozkailuak edo bero ponpak fabrikatzen dituzten enpresetan.
- Espezialista moduan aplikazio termikoekin lotutako industriaren arloko fabrikazio eta automatizazio prozesuetan (hozte prozesuak, berokuntza, aireztapena eta aire girotua).
- Efizientzia energetikoa hobetzeko edo optimizatzeko lanpostuetan, diseinu termikoaren arloan (automobilgintzaren sektorean edo industriako beste sektore batzuetan) eta eraikuntza-industriaren arloan (isolamenduak, aireztapena edo aire girotua).
- Nekazaritzako elikagaien industriarako azterketa termikoak egiten (lan tenperaturaren kudeaketan).
- Oro har energia berriztagarrien sektorean, hozte sistemak eta optimizazio termikoa aztertzen, baita eguzki energia eta energia biltegiratzeko sistemak ere.
Zer Master egiten ahal dut Ingeniaritza Termikoko Gradua amaitzen dudanean?
- Unibertsitate Masterra Industria Ingeniaritzan
- Unibertsitate Masterra Ingeniaritza Mekaniko Aplikatuan eta Konputazionalean
- Unibertsitate Masterra Energia Berriztagarrietan: Sorkuntza Elektrikoa
Kontsultatu eskaintza osoa:
- Master ofizialak
- Gradua bukatutakoan, gainera, titulu bereki hauek egiten ahalko dituzu
Ikaskuntzaren emaitzak