Aurkezpena
NBEren 2030 Agendaren Garapen Jasangarrirako Helburuekin bat datorren gradua.
Zergatik ikasi Diseinu Mekanikoaren Ingeniaritzako Gradua?
- Lana lortzeko aukera asko ematen ditu
- Profesionalen eskaria handia da
- Gradu espezializatu hau egiteak aukera emanen dizu I+G-arekin eta kudeaketarekin loturiko lanpostuetan aritzeko
- Titulazioaren azken fasean, aukera dago enpresetan praktikak egiteko programan parte hartzeko
Gradu hau egiteko moduak:
Gaitasunen inguruko prestakuntza
Hizkuntzak
Sarbide egokienak:
- Batxilergoa, Zientzien modalitatea
- Zientzien eta Ingeniaritzaren eta Teknologiaren ibilbidea
- Osasun Zientzien ibilbidea
- Arlo hauetako goi mailako prestakuntza-zikloak: Eraikuntza eta Obra Zibila, Fabrikazio Mekanikoa, Instalazioa eta Mantentze-lana, Garraioa eta Ibilgailuen Mantentze-lana, eta Energia eta Ura.
HAUEK EDUKITZEA KOMENI DA: trebakuntza ona Matematikan eta Fisikan, eta analisirako eta arrazoinamendurako gaitasunak. Jakin-mina, irudimena eta sormena, baita informazioaren eta komunikazioaren teknologiekiko interesa ere.
Ikasleentzako laguntza
Zertan egiten ahalko dut lan Diseinu Mekanikoaren Ingeniaritzako Gradua bukatzen dudanean?
- Industria-ingeniari teknikoaren lanbide arautuetan, Mekanikaren espezialitatean
- Garapen teknologikoko industria eta instalazioetan
- Honelako proiektuak prestatzen: eraikuntzakoak, ekoizpenekoak, mantentze-lanetakoak, ustiapenekoak, kalitatearen kontrolari eta ikuskaritza teknikoari buruzkoak, aholkularitzakoak eta bulego teknikoetakoak
- Zerbitzu-enpresetan eta autonomo gisara, lan hauek egiten: proiektuen prestaketa, mantentze-lan eta antolaketa industriala, laguntza teknikoa, hornikuntza, kalitatea, laneko osasuna eta segurtasuna, ingurumen industriala, aholkularitza, etab.
- Lanbide-heziketako ikastetxeetako irakaskuntzan
- Diseinuko sail, zentro edo enpresetan, berrikuntzako irizpideak kudeatzen eta aplikatzen produktu berriak sortu, garatu eta merkaturatzearekin loturiko arlo guztietan
- I+G-arekin loturiko eta kudeaketako lanpostuetan
Zer master egiten ahalko ditut Diseinu Mekanikoaren Ingeniaritzako Gradua bukatzen dudanean?
- Unibertsitate Masterra Industria Ingeniaritzan (nahitaezkoa da industria-ingeniari aritzeko behar diren eskumen profesional arautuak eskuratzeko).
- Gainera, Diseinu Mekanikoko Graduarekin loturiko bestelako espezialitate-masterrak egiten ahalko dituzu.
Kontsultatu eskaintza osoa:
- Master ofizialak
- Gradua bukatutakoan, gainera, titulu bereki hauek egiten ahalko dituzu
Gaitasunak