Aurkezpena
NBEren 2030 Agendaren Garapen Jasangarrirako Helburuekin bat datorren gradua.
Zergatik ikasi Gizarte Laneko Gradua?
- Pertsonak, familiak, taldeak eta komunitateak gizarteratzen eta haien bizi-kalitatea eta ongizatea hobetzen lan eginen duzu beste profesional batzuekin batera.
- Aukera izanen duzu nazioarteko mugikortasun-programetan parte hartzeko eta seihileko edo ikasturte bat atzerrian egiteko.
- Gai izanen zara gizartean dauden desberdintasunei eta bidegabekeriei heltzeko eta politika, zerbitzu eta ekimen sozialak ebaluatzeko eta sustatzeko.
- 500 orduko praktikak eginen dituzu bai zerbitzu orokorretan bai espezializatuetan.
Gradu hau egiteko moduak:
Espezializazioa
Gaitasunen inguruko prestakuntza
Hizkuntzak
Sarbide egokienak:
- Batxilergoa:
- Giza eta Gizarte Zientzien modalitatea
- Zientzien modalitatea
- Lanbide Heziketako goi zikloak, titulazioarekin lotura dutenak.
HAUEK EDUKITZEA KOMENI DA: arazo sozialak ezagutzeko, ulertzeko eta horietan esku hartzeko interes berezia.
Ikasleentzako laguntza
Zertan egiten ahalko dut lan Gizarte Laneko Gradua bukatzen dudanean?
- Gizarte-zerbitzu orokorretan: oinarrizko laguntzako gizarte-laneko unitateak gizarte-zerbitzuetan, gizarte-larrialdietako zerbitzuak, gizarte-arretako programen kudeaketa.
- Haur eta familiekin: haurrak, gazteak eta familia, gizarte- eta hezkuntza-arloan esku hartzeko taldeak, eguneko zentroak, tutoretzapeko etxebizitzak, harrera-zentroak, familia-harrerako programak, elkarguneko unitateak, nazio mailako eta nazioarteko adopzio-programak eta -erakundeak.
- Adinekoekin: eguneko zentroak, egoitzak, tutoretzapeko apartamentuak, etxebizitza komunitarioak, hirugarren adinekoentzako gizarte-animazioko programak, balorazio-taldeak.
- Gizarte-bazterketaren arloan: etxegabeentzako aterpetxeak, etorkinentzako arreta- eta orientazio-zerbitzuak, preso eta preso ohientzako arreta-programak, mendekotasunak, gizarte-laguntzen programak.
- Desgaitasunaren arloan: errehabilitazio-zentroak, desgaitasuna baloratzeko taldeak, eguneko zentroak, lanerako prestakuntzako tailerrak, kaltetuen elkarteak, enplegu babestuko zentroak, tutoretzarako institutu eta fundazioak, animazio soziokulturaleko programak.
- Etxebizitzaren arloan: etxebizitza babestua eta soziala (esleipena, etxegabetze-kasuetarako edo auzo-gatazketarako bitartekaritza).
- Enpleguaren arloan: enplegua sustatzeko programak, gizarteratzeko eta laneratzeko zerbitzuak.
- Garapen komunitarioaren arloan: autolaguntzako elkarteak eta GKEak sustatzeko programak, proiektu komunitarioen garapena.
- Enpresa-jardueraren eta lanbidearen jardun librearen arloan: aholkularitza soziala eta zerbitzu pertsonalen kudeaketa, bitartekaritza soziala, gizarte-proiektuen zuzendaritza eta kudeaketa, profesionalen ikuskapena, giza baliabideak.
Zer master egiten ahalko ditut Gizarte Laneko Gradua bukatzen dudanean?
- Unibertsitate Masterra Gizabanako, Familia eta Taldeekiko Esku-hartze Sozialean (nahitaezkoa da lanean aritzeko behar diren eskumen profesional arautuak eskuratzeko)
Kontsultatu eskaintza osoa:
- Master ofizialak
- Gradua bukatutakoan, gainera, titulu bereki hauek egiten ahalko dituzu
Gaitasunak