Aurkezpena
NBEren 2030 Agendaren Garapen Jasangarrirako Helburuekin bat datorren gradua.
Zergatik ikasi Enpresen Administrazioko eta Zuzendaritzako eta Ekonomiako Gradu Bikoitzeko Nazioarteko Programa?
- Profil profesional oso zabala eskuratuko duzu, lan-merkatuan sartzeko aukerak areagotzen dituena.
- Irakasgai gehien-gehienak ingelesez egiten ahalko dituzu.
- Nazioarteko prestakuntza lortuko duzu, lan-merkatu globalean ere arrakastaz lehiatzeko aukera emanen dizuna.
- Merkatuen, sektore publikoaren eta sektore pribatuaren funtzionamendua ulertzeko ezagupenak eta analisi-tresnak eskuratuko dituzu.
- Enpresak eta erakundeak kudeatzeko eta proiektuak antolatzeko eta kontrolatzeko prestakuntza jasoko duzu.
- Ikasketak bukatzen dituzunean, bi titulu lortuko dituzu:
- Enpresen Administrazioko eta Zuzendaritzako Gradua, enpresaren zuzendaritza- eta kudeaketa-lanak gauzatzera bideratua
- Ekonomiako Gradua, politika ekonomikoak eta merkatuen funtzionamendua aztertzera bideratua
Gradu hau egiteko moduak:
Espezializazioa
Gaitasunen inguruko prestakuntza
Hizkuntzak
Sarbide egokienak:
- Batxilergoa: Zientzien edo Giza eta Gizarte Zientzien modalitatea
- Lanbide Heziketako goi zikloak, titulazioarekin lotura dutenak
HAUEK EDUKITZEA KOMENI DA: arrazoinamendu numeriko, logiko eta abstrakturako gaitasuna, teknika kuantitatiboak eta lengoaia matematikoa erabiltzeko gaitasuna, eta politikako, ekonomiako eta enpresa-eremuko albisteekiko jakin-mina.
ATALASE-NOTA: ezarritako ikaspostu kopuruaren mugaraino onartuko dira ikasleak, aurreinskripzioan Gradu Bikoitza aukeratu zutenen artetik, Unibertsitatean sartzeko notaren arabera ordenatuta. Edonola ere, Gradu Bikoitzean onartua izateko gutxieneko nota gradu bikoitza osatzen duten bi titulazio ofizialetako bakoitzean ateratzen den atalase-nota edo hura baino handiagoa izanen da.
Hizkuntza-eskakizuna
- Nazioarteko Programan sartzeko: Ingeleseko B2 maila edo hortik gorakoa. Aurreinskripzioa egiten den unean aurkeztu behar da hori egiaztatzen duen ziurtagiria. Ziurtagiririk ezean, ikasle interesdunek aldez aurretik hizkuntza maila egiaztatzeko proba egiten ahal dute Hizkuntzen Goi Mailako Ikastegian, eta haren emaitza aurreinskripzioarekin batera aurkeztu.
Ikasleentzako laguntza
Zertan egiten ahalko dut lan Enpresen Administrazioko eta Zuzendaritzako eta Ekonomiako Gradu Bikoitzeko Nazioarteko Programa bukatzen dudanean?
- Enpresetan, kudeatzaile- edo zuzendari-lanak egiten edozein arlotan: ekonomia, administrazioa, finantzak, kontabilitatea, giza baliabideak, marketina eta merkataritza, logistika, produkzioa, etab.
- Espezialista gisara zerga- eta kontabilitate-aholkularitzan, kontu-ikuskaritzan edo enpresetako eta finantza-erakundeetako zuzendaritza-lanetan
- Aholkularitzan
- Ekintzailetzako jardueretan.
- Enpresen zuzendaritzaren arloko irakaskuntzan edo ikerketan
Zer master egiten ahalko ditut Enpresen Administrazioko eta Zuzendaritzako eta Ekonomiako Gradu Bikoitzeko Nazioarteko Programa bukatzen dudanean?
- Unibertsitate Masterra Enpresen Zuzendaritzan
- Unibertsitate Masterra Informazio Sistema Integratuen bidezko Prozesuen Kudeaketan (ERP)
- Unibertsitate Masterra, Enpresen Kudeaketan, Antolaketan eta Ekonomian
- Unibertsitate Masterra Ekonomia Zirkularrean
- Unibertsitate Masterra Zerga, Lan eta Kontabilitate Aholkularitzan
- Unibertsitate Masterra International Businessen
Kontsultatu eskaintza osoa:
- Master ofizialak
- Gradua bukatutakoan, gainera, titulu bereki hauek egiten ahalko dituzu