Zientzia Juridikoen Fakultatea
Masterreko curriculumeko praktikak
Zertan oinarritzen dira?
- Abokatutzarako Sarbideko Masterreko kanpoko praktikak derrigorrezko bi ikasgairen bidez egiten dira:
- Kanpoko Praktikak I (6 ECTS), lehenengo mailako bigarren seihilekoan: Iruñeko Abokatuen Elkargoaren orientabide juridikoko zerbitzuetan praktika indibidualak egitea.
- Kanpoko Praktikak II (24 ECTS), bigarren ikasturtean, klaseak dituen seihilekoan: praktika indibidualak abokatuen bulego batean.
- Edukiak eta konpetentziak
- Prozedura eta jarraibideak
- Irakaskuntza-gidak: Kanpoko praktikak I / Kanpoko praktikak II
Kanpoko praktikak II
Prozedura | Eguna |
---|---|
Destino indibidualen eskaintza bulegoetan (bulegoek beraiek aukeratzen dituzte ikasleak) | 2023ko apirilak 28 |
Elkarrizketetan parte hartzeko interesa duten ikasleak:
|
Del 2 al 8 de mayo 2023 |
Esleipenak argitaratzea NireIkasgelategian | 2023ko maiatzak 31 |
Esleipen automatikoko destinoak argitaratzea |
2023ko ekainak 1 |
Ikasleek praktikak hautatzea: aplikazio informatikoaren bidez | 2023ko ekainaren 2etik 6ra |
Praktiken esleipen automatikoa (espedientearen arabera/ mugikortasunaren eta praktiken baremoa) | 2023ko ekainak 7 |
Ikasleei destino bana esleitzen dien behin behineko zerrenda argitaratzea NireIkasgelategian | 2023ko ekainak 7 |
Gorabeheren eta erreklamazioen ebazpena | 2023ko ekainaren 9a arte |
Ikasleei destino bana esleitzen dien behin betiko zerrenda argitaratzea | 2023ko ekainak 12 |
Hitzarmenak sinatzea | 2023ko uztailak 31 arte |
Destinoetan lanean hastea | 2023ko irailak 1 |
Praktiken amaierako data | 2023ko abenduak 31 |
Zertan oinarritzen dira?
- Kanpoko praktikak derrigorrezko irakasgaia dira Lan Arriskuen Prebentzioko Unibertsitate Masterraren titulua eskuratzeko.
- 6 ECTS ditu guztira.
- Lan esperientzia dutela egiaztatzen dutenek aitorpena eta transferentzia eskatzen ahal dute.
Informazioa eta esleipena
Zuzendari akademikoa:
Hugo López López doktorea, Finantza eta Zerga Zuzenbideko irakasle titularra. Zientzia Juridikoen Fakultatea.
Almudena Veiga, Unibertsitate-Gizarte Fundazioko praktiken zerbitzuko arduraduna.
Masterreko Praktiken Prozedura:
1. Ikasketa-planeko Kanpoko Praktikak irakasgaia
- Kanpoko praktiken irakasgaia aukerako irakasgai bat da, Nafarroako Unibertsitate Publikoak ematen duen Zerga, Lan eta Kontabilitate Aholkularitzako Unibertsitate Masterraren titulukoa. Irakastorduen balioa 6 kreditukoa da, hau da, enpresa edo erakundeetan 250 orduz aritzearen baliokidea
- Lan esperientzia dutela egiaztatzen dutenek aitorpena eta transferentzia eskatzen ahal dute (KAT).
2. Praktikak esleitzeko prozedura
- Praktiken eskaintza
Praktikak egiteko eskaintzak urtarrilean eta otsailean argitaratzen dira Fundazioaren web atariaren bidez. Eskaintzetan, lanpostuaren eginkizunak, enpresaren datuak eta praktikaren iraupena zehazten dira; halaber, praktikaldia ordaindua den eta noiz hasten den adierazten da.
- Aukeratzeko prozedura
Eskaera Fundazioaren web atariaren bidez izapidetzen da, eta 1. seihilekoan egindako moduluetan lortutako notaren arabera egiten da azken esleipena