Giza, Gizarte eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea
Kalitatea eta ziurtagiriak
AUDIT ziurtagiria
NUPeko Giza, Gizarte eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak AUDIT ziurtagiria du Kalitatearen Barne Bermerako Sistema (KBBS) ezartzearen ondorioz. Sistema hori ikasleei ematen zaien prestakuntza etengabe hobetzera dago bideratua, eta, aldi berean, Ikastegiko Kalitatearen Berme Batzordea (IKBB) arduratzen da Fakultatearen kalitateaz.
Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentzia Nazionalak (ANECA) emandako ziurtagiri horrek aukera ematen du Fakultatearen akreditazio instituzionala egiteko eta, horrekin batera, graduko eta unibertsitate masterreko titulu ofizial guztiak bost urterako automatikoki berritzeko.
Kalitatearen Barne Bermerako Sistema
Fakultatearen KBBSa ikastegiaren kudeaketarako eskuliburuan, dago deskribatua, eta NUPeko ikastegi eta zerbitzuetan tituluen kalitatea eta etengabeko hobekuntza bermatzeko gauzatu behar diren prozesuen barne funtzionamendua arautzen du, horiek interes-taldeetara bideratzen saiatuz betiere. Fakultatean egiten diren kudeaketa-jarduera nagusien nondik norakoak ikastegiaren kudeaketa-egutegian.
KBBSaren diseinua prozesuen mapan bistaratzen ahal diren prozesu estrategikoen, operatiboen eta laguntzazko prozesuen xehakapenean oinarritzen da.
Kalitateari buruzko politika eta helburuak
NUPen kalitateari buruzko politika eta helburuak, Gobernu Kontseiluak onetsiak, nabarmendu egiten dute erakundeak nolako konpromisoa duen ikasketetan eta ikerketa-, kudeaketa- eta transferentzia-jardueretan kalitatea eta bikaintasuna bultzatzeko.
Giza, Gizarte eta Hezkuntza Zientzien Fakultatearen jarraibideak kalitatea eta bere emaitzak kudeatzera daude bideratuak, eta 2020-2023 aldirako NUPen Plan Estrategikoan daude islatuak.
Erregistroak eta argitalpen ofizialak
Ondorioak noiztik | Ebaluazioa | Txostena |
---|---|---|
16/12/2020 | AUDIT Diseinua | Diseinuaren ziurtagiria - KBBS |
29/07/2022 | AUDIT Ezarpena | Ezarpenaren ziurtagiria - KBBS |
Txostenak eta ebidentziak
Segimenduaren emaitza gisara, zenbait txosten eta ebidentzia sortzen dira, eta erabiltzaileek, baimena izanez gero, gardentasun atarian dituzte ikusgai NireIkasgelategian dagokien gunean.