Joan eduki nagusira

NADOE - Nafarroako Doktoretza Eskola

 

Albisteak

 

Honako iragarkiak ikusi

2024

Itzuli

Data: 2024(e)ko uztailaren 16a

Nazioarteko doktoregaientzako mentoretza plana, 2024-2025 ikasturtea

 

Jarduera hau 2024-2025 ikasturtean beren unibertsitateko mentore edo enbaxadore izan nahi duten doktoregaientzat eta doktoretzako nazioarteko komunitate batean parte hartu nahi dutenentzat da. 

Mentoreen eta enbaxadoreen jarduera aitortzeko, zeharkako prestakuntzari lotutako 15 ordu emanen dira; era berean, lan hori merezimendu gehigarritzat jotzen da Europan nazioarteko mugikortasuneko Iberus+ bekak esleitzeko Erasmus deialdiaren baremoan.

Iberus Connect programak nazioarteko sare bat eta doktoretzako ikasleen komunitate bat sortzen lagundu nahi du Iberus Campusen partzuergoaren unibertsitateetako edozeinetan: Nafarroako Unibertsitate Publikoa, Errioxako Unibertsitatea, Lleidako Unibertsitatea eta Zaragozako Unibertsitatea. Hona hemen zer aukera dauden:

1. Nazioarteko doktoregaientzako mentoretza-programa

Programa atzerritik datozen doktoretzako ikasleei harrerako unibertsitatera eta doktoretzako bizitzara egokitzen laguntzen saiatzen da, eta, horretarako, bikoteak osatzen dira sartzen diren doktoregaien eta unibertsitatean tokiko mentore gisa jarduteko prest dauden eskarmentu handiagoko beste batzuen artean.

Mentoreak doktoregaia gidatzen du unibertsitatean eta unibertsitatetik kanpo egin behar dituen prozesu administratibo eta akademikoetan. Beste alderdi batzuetan ere lagundu dezake, doktoregaia hobeki egokitu dadin hirira eta oro har doktoretzako bizitzara.

Mentore izan nahi baduzu, hemen eman dezakezu izena

2. Doktoretzako enbaxadoreak

Doktoretza-eskolaren, mentoreen, mentoretzapeko ikasleen eta Campus Iberusen arteko komunikazioaren arduradunak dira enbaxadoreak. Aurrez aurreko jarduerak ere antolatuko dituzte ikasturtean zehar.

Enbaxadore izan nahi baduzu, hemen eman dezakezu izena: 

Enbaxadore izan nahi baduzu, hemen egin dezakezu eskaera

3.  Online komunitatea 

Campus Iberusek sare sozial hauek kudeatzen ditu: Telegram taldeak eta Facebook, partzuergoa osatzen duten unibertsitateen artean doktoregaien komunitate bat sortzeko.

Hemen aurkituko duzu deialdiari eta aitorpenari buruzko informazio gehiago

Zalantzarik izanez gero, jar zaitez harremanetan helbide honetan: iberusconnect@campusiberus.es

Animatu eta parte hartu!

Deskargak