NADOE - Nafarroako Doktoretza Eskola
Albisteak
Data: 2024(e)ko ekainaren 4a
Sare sozialen bidezko dibulgazio zientifikoko lehiaketaren IV. Edizioa
Lehiaketa #HiloTesis
CRUE Espainiako Unibertsitateen I+G+Bko Sektorearen RedDivulga sareak martxan jarritako ekimen bat da etorkizuneko doktoreen edo doktore berrien komunikazio eta dibulgazio zientifikoko trebetasunak garatzen laguntzeko. Ignacio Larramendi Fundazioaren laguntza du, fundazioaren xedeetako bat baita ikerlan eta jarduketa zientifiko eta kulturalak sustatzea lagungarriak badira gizarte ireki, bidezko eta orekatuago bat izateko giltzarri gisa ikerketak duen garrantzia soziala indartzeko.
Lehiaketaren helburua da prestakuntzaldiko ikertzaileek gizarteari konta diezaiotela zer egiten duten, nola eta zergatik. Doktoretza-tesia orain egiten ari direnek edo azkeneko 12 hilabeteetan defendatu dutenek har dezakete parte. Horretarako, sare sozialetan tesiaren edukiaren berri eman behar dute hizkera erraz, ulergarri eta erakargarria erabiliz. Bi aukera dituzte: hari bat (X, lehenagoko Twitter, Threads, BkueSky edo Mastodon) edo irudi karrusel bat (Instagram) argitaratzea sare sozialek komunikazio bide gisa eskaintzen dituzten aukerei probetxu ateratzeko.
Nafarroako Unibertsitate Publikoak ekimenean parte-hartzeak aukera ematen die unibertsitatean doktoretza egiten ari diren edo ikasketak duela gutxi amaitu dituztenei lehiaketan parte hartzeko.
Prestakuntzaren baliokide diren ordu kopuru hauek emanen dira (POB), zeinak zeharkakoak eta/edo tematikoak izan baitaitezke:
- Lehiaketan parte hartzeagatik: 2 POB
- Finalista izateagatik: 4 POB
- Irabazle izateagatik: 8 POB